AppaAthletic, smartphone eta tabletetarako Athletic Clubi buruzko jolasa

Por -

Appa Athletic

Aurkestu dute “AppaAthletic”, app berria Athletic Clubi buruzko 200 galderek osatutakoa. Athleticek bere historia luzean bezain loriatsuan izandako hainbat pasadizo, datu, errekor edo anekdota biltzen du bere baitan. Euskaltzaleen Topagunerena den Kultur Kabia enpresak Athletic Club Fundazioaren laguntzaz, besteak beste, sortu du euskarazko aplikazio ludiko hau. “AppaAthletic” berba jolas bat da “Aupa Athletic”-etik datorrena, eta hiru osagai ezinbesteko dituena: euskara, APPak eta Athletic:
* Euskara: ondo pasatzeko jolasa da eskuartean darabilzuena, edozein leku eta unetan euskaraz dibertitzeko aukera izango duzue.
* APPa: Kultur Kabiatik sortu dugun bigarren APPa da “Lehoiak ametsetan” izenekoarekin batera.
* Athletic: 200 galdera eta erantzunen bidez ikaste prozesu bat planteatu nahi izan dugu, hartzaileak galderak asmatu edo erratu ahala Athleticen historian gertaturikoak barnera ditzan. Jose Angel Iribarrek azpimarratu du Athleticek euskararekiko konpromisoa hartuta daukala eta App hau didaktikoa eta aberatsa izateaz gain, oso jolas polita dela Kluba bera ezagutarazteko.

Zer egin partida bat jolasteko?
Jolasteko modua honakoa da: 10 minutuko tartean, gehienez, parte-hartzaileak 25 maila gainditu beharko ditu, hau da, 25 galderari erantzun egokia asmatu beharko diote. Horretarako galdera bakoitzari balizko hiru erantzun egokituko zaizkio, non bakarra den zuzena.

Partida guztiak desberdinak dira, hau da, partida batetik bestera ausazko galderak egongo dira. Izan ere, galdera bakoitzari egokituko zaizkion erantzunak berdinak izango dira beti.

Parte-hartzaile bakoitzak erantzunetan 3 akats egiten baditu edo aipatutako 10 minutuko tartean galdetegia amaitzen ez badu, “kale” egingo du eta berriz ere jokoa egiteko aukera emango zaio.

Horiek horrela, jokoak sailkapen bat izango du eta bertan denbora gutxien galdera gehien asmatu dutenak izango dira sailkapenaren goiko postuetan egongo direnak. Horren arabera osatuko da sailkapena. Sailkapena edozein erabiltzailek ikusteko aukera izango du.

Parte-hartzea sustatze aldera, 2016ko maiatzaren 15era arte puntuaziorik altuena lortu duten lehenengo hiru sailkatuk honako sariak lortuko dituzte: 1. sailkatuak San Mamesen Athleticek jokatuko duen partidu baterako bi sarrera izango ditu; 2. sailkatuak Athleticeko jokalariek sinatutako kamiseta bat eta, azkenik, 3. sailkatuek jokalariek sinaturiko baloi bat.

EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Comentarios cerrados.