Codesyntax lanza el juego Tribual en euskera, castellano e inglés

Por -

Tribual Codesyntax

CodeSyntax enpresak Tribual jokoa aurkeztu du. Enpresa gipuzkoarrak 15 urte baino gehiago daramatza Interneterako aplikazioak eta garapenak egiten eta, oraingo honetan, mugikorretarako tribial estiloko joko bat aurkeztu du, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Antzeko beste joko batzuen aldean, baditu hainbat datu azpimarragarri, bai eleaniztasuna bera, zein galdera-sorkuntza automatizatua eta kopurua (130.000 galdera ezberdin baino gehiago), aktualitatearekin lotuta egotea (Twitterreko galderen bidez), edo erabiltzailearentzat oso hurbileko galderak egiten zaizkiola (gure kasuan, Euskal Herriari buruzkoak).

Gailu mugokorretarako galdera-erantzunen jokoa da Tribual, mekanika erraz eta itsaskorra duena. Android plataforman dago garatua, eta telefono adimentsuetan zein tabletetan erabiltzeko aproposa da. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jokatu daiteke.

Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera bakoitzarekin hiru aukera erakusten ditu Tribualek, eta zuzena asmatu beharra dago. Partidak beti beste erabiltzaile baten aurka jokatzen dira; galdera gehien eta denbora laburrenean asmatzen dituenak irabaziko du, eta horren arabera banatuko dira puntuak, sailkapenean gora edo behera egiteko.

Erabiltzaileak hainbat galdera-mota aurkituko ditu Tribualen: kultura alorrekoak, mundu mailako geografiakoak, eragiketa matematikoak, euskararekin lotutakoak, literatura edo kirolaren ingurukoak, euskal herri eta herritarren ingurukoak,… Ahalik eta galdera gehien sortzea izan da Codesyntaxen erronketako bat.

Orain dela hilabete batzuk argitaratu zen Tribualen lehenengo bertsioa, Beta fasean, euskaraz. Harrezkero 1500 lagun baino gehiagok probatu dute eta ia 300.000 partida jokatu dira. Proba-fase honetan ikasitakoarekin, orain teknikoki hobetuta, galdera gehiagorekin aberastuta eta eleanitz dator.

Tribualen originaltasuna
Galdera-erantzunen jokoetan funtsezkoa da galdera kopuru handia izatea erabiltzailea aspertu ez dadin. Eta Tribualen lortu dute, dagoeneko 130.000 galdera dituelako gaur aurkeztu den bertsioak. Galderak ez dira eskuz sortzen eta eguneratzen, noski. Codesyntaxek urteak daramatza Interneterako aplikazioak garatzen, eta gaitasun teknikoa da bere alderdi indartsuenetariko bat. Horrela, galdera horiek guztiak modu automatizatuan sortu dituzte, sareak ematen dituen aukerak aprobetxatuta.

CodeSyntax bereizten duen gakoetako bat horixe da, alderdi teknologikoa – azaldu du Josu Azpillagak, Tribual aplikazioaren garatzaileakestrategia eta garapen teknologikoari eskaintzen diogun arreta, eta Tribualen ere horixe izan da hasieratik bilatu nahi izan duguna”. Azpillagak adibide gisa jarri du, besteak beste, galderak automatikoki sortzeko egindako ahalegina, horretarako sareko hainbat baliabide erabilita; Twitter, Wikipedia, Google Maps edota Panoramio baliatu ditu, besteak beste, Codesyntaxeko sail informatikoak, galderak sortzeko.

Egindako lanak izan du dagoeneko oihartzunik, Tribualek 2014ko GipuzkoAPPS lehiaketan aplikazio originalenaren saria irabazi baitzuen.

Datozen hilabeteetan tribu, galdera eta hizkuntza gehiago
Hainbat galdera-mota ditu jokoak, 4 multzo eta “Tributan” banatuta: ezagutza orokorra, matematika, geografia eta euskal literatura. Dena dela, datozen asteetan tribu tematiko berriak aurkezteko asmoa dute garatzaileek.

Horretaz gainera, beste batzuk ere aurreratu dizkigu Aitzol Naberanek, Codesyntaxeko informatikariak: “galdera-sorkuntzan etengabe jarraituko dugu lanean, eta hizkuntza gehiago ere sareratzeko asmoa daukagu; izan ere, joko eleanitza egiteko mekanika ondo ezarri ostean, hizkuntza eta merkatu berrietara jotzeko asmoa dugu”.

CodeSyntax
2000. urtean sorturiko enpresa eibartarra da CodeSyntax. Interneteko kontsultoria eta zerbitzuetan zein informazio eta komunikazio teknologietan da aditua. Software librean espezializatua, 15 laguneko lan-taldeak aplikazioak eta Interneteko proiektuak garatzen ditu enpresa, administrazio, unibertsitate eta beste hainbat erakunderentzat. Hainbat elkarte eta erakundetako bazkide da (ESLE, Langune, Hekimen, Asolif, Zea Partners,…), eta hainbat proiektu merkaturatu ditu 15 urte hauetan, hala nola, Sustatu, Umap, Mugikaria, Tagzania eta Blogak.com.


 

CodeSyntax, empresa guipuzcoana dedicada a desarrollos en Internet, ha presentado ‘Tribual’, una aplicación de preguntas estilo Trivial, y que ha lanzado en castellano, inglés y euskera. La idea es impulsar la internacionalización de esta ‘app’ y aumentar su dificultad, con nuevos niveles, otros idiomas y más preguntas para elevar así su interés entre los usuarios.

El juego desarrollado por CodeSyntax es un juego de preguntas y respuestas de mecánica muy sencilla: se trata de contestar cinco preguntas en el menor tiempo posible, y hacerlo mejor que tu oponente, ya que las partidas siempre se juegan contra otro jugador. Al ganador se le dan puntos y al perdedor se le quitan, completando de esta manera la clasificación de los jugadores.

Tribual se lanzó en fase de pruebas hace unos meses, recibiendo el premio GipuzkoaAPP a la aplicación más original. Ahora, después de la fase de testeo, y con numerosas valoraciones positivas por parte de los usuarios, se ha puesto en marcha la segunda versión.

Esta versión incluye ahora más preguntas, mejoras técnicas, y la conversión del juego a una plataforma multilingüe (de momento en castellano, inglés y euskera), con el fin de facilitar su expansión a los mercados internacionales.

Desde su lanzamiento en la plataforma de Google Play, Tribual ha sido descargado ya más de 1.500 veces. Se trata de un juego muy adictivo, ya que sus más de 1.100 usuarios activos acumulan hasta ahora más de 280.000 partidas, lo que da un promedio de 245 partidas por jugador activo.

Uno de las claves diferenciadoras de CodeSyntax – explica Josu Azpillaga, director técnico del proyectoes la atención que presta a la estrategia y el desarrollo tecnológico, y en Tribual hemos querido crear una infraestructura técnica potente desde el principio”.

Azpillaga pone como ejemplo el esfuerzo realizado en la generación de preguntas (unas 130.000 en la actualidad) y que “es uno de los rasgos distintivos de Tribual, la gran cantidad de preguntas de todo tipo que el usuario encontrará en este juego”. Para ello, se ha optado por la generación automática de preguntas, utilizando como fuente varias aplicaciones online, como por ejemplo Twitter, Wikipedia, Google Maps o Panoramio.

La temática de las preguntas es también muy variada, desde sencillas operaciones matemáticas, a preguntas de cultura general, ciencia, deportes, personajes internacionales, geografía local y mundial, etc. El juego también da la posibilidad al usuario de jugar en aquellos grupos o ‘Tribus’ que más le puedan interesar, como geografía o matemáticas.

A medio plazo, la idea es ampliar estas categorías o Tribus, así como el número de preguntas, con el fin de atraer a más usuarios y que éstos jueguen a su vez más partidas. Además, una vez desarrollada y asentada la infraestructura multilingüe se plantean también crear nuevas versiones en otros idiomas.

CodeSyntax es una compañía de Eibar fundada en el año 2000, experta profesionales, que desarrollan aplicaciones y proyectos para administraciones, centros en consultoría y servicios de Internet y tecnologías de la información y comunicación. Especializada en software libre y socio de ESLE, Asolif, Zea Partners, Langune, Hekimen y Cic-Tourgne, cuenta con una plantilla de 15 educativos, universidades, organizaciones y empresas … así como proyectos propios.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *