Entrega de premios Open Data Euskadi a Open Ispilu y Jerónimo Hernández

Por -

Premios Open Data Euskadi

El Gobierno Vasco ha entregado los premios del Concurso Open Data Euskadi. El proyecto de Espejo Inteligente Open Ispilu, de The Makery e Irontec, y una app para elegir estudios de Jerónimo Hernández, investigador de la UPV/EHU, han sido los ganadores.

El reto del big data reside en consolidar toda esa información interna y externa, estructurada y desestructurada, y extraer de ahí valor de negocio. En Europa, los beneficios de su uso redundarán en un aumento de la productividad en la industria y los servicios, mejoras en la competitividad y una gestión cuyas decisiones se toman en base a datos en lugar de opiniones. Aitor Urzelai, director de Emprendimiento, Innovación y Sociedad de la Información de Gobierno Vasco, ha incidido en esta idea, puesto que es una oportunidad de enorme potencial para la fabricación avanzada, la salud, la energía, transporte, la seguridad alimentaria, el clima, o las smart cities, temas todos ellos incluidos en la estrategia de especialización inteligente promovida por el Gobierno Vasco.

El efecto macroeconómico directo del big data se verá completado con el del open data, ya que una de las barreras del primero es la escasa accesibilidad y calidad de los datos. En este sentido, Javier Bikandi, director de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administración, Administración Pública y Justicia del Gobierno Vasco; ha recordado el compromiso del Gobierno Vasco con la exposición de datos públicos de forma reutilizable, con el fin de que agentes privados y otras administraciones puedan generar servicios de valor para la ciudadanía. Este es el sentido del Concurso Open Data Euskadi, cuyos premios se han entregado. En la categoría de proyectos se ha reconocido a “Open Ispilu”, de The Makery y Irontec. Se trata de un espejo que recoge y visualiza de manera intuitiva información abierta en tiempo real sobre tiempo, eventos, noticias, transportes, etc. “Elige tus estudios con proyección de futuro”, del investigador Jerónimo Hernández de la UPV/EHU, es una app que proporciona información a los jóvenes en el momento de escoger sus estudios, combinando variables como probabilidad de encontrar trabajo, tasas de abandono de la titulación, etc. Open Data Euskadi es la primera iniciativa de datos abiertos del mundo no anglosajona.

Alorza.net ha destacado que el open data es una fuente de innovación para el desarrollo de servicios que pueden mejorar la calidad de vida de los ciudadanos. Se trata de un mercado que crecerá un 37% en Europa, generando 325.000 millones de euros y la creación de 25.000 nuevos puestos de trabajo, según European Data Portal. La reutilización de datos públicos contribuye a la transparencia de la acción de los gobiernos y permitiría un ahorro acumulado de 1.700 millones en la Unión Europea.

Por su parte, el Grupo Urbegi ha explicado cómo usan datos abiertos para medir el impacto de la cultura en la sociedad a través de la cultumetría. Euskaltel ha mostrado cómo utilizan el big data para fidelizar a sus clientes y segmentar las ofertas ofreciendo un trato más personalizado. Desde Herrero y Asociados se han despejado las dudas legales que plantea el uso de datos, especialmente las referidas a la privacidad.

Esta jornada se enmarca en los “Los Martes de Innobasque“, iniciativa a través de la cual, Innobasque convoca mensualmente a los protagonistas de la innovación en un foro divulgativo y abierto para situar la innovación vasca en el centro de la mirada de las personas, las organizaciones y los medios de comunicación.


 

Big Data erabiltzea datu pila ikaragarriak aztertu eta gurutzatzea da, horrela joerak eta ereduak identifikatu, negozio-aukera berriak sortu eta erabiltzen duten erakundeen lehiakortasuna areagotu ahal izateko. Europako Batzordearen azterketa baten arabera, Big Datatik ondorioztaturiko teknologiak eta zerbitzuak %40 haziko dira mundu osoan. Europako Batasunean bakarrik, Open Data eta Big Dataren konbinazioak BPG %1,9 gehitzea ekar dezake. Hori eman da jakitera gaur goizean Bilbon “Big Datatik Open Datara Euskadin” jardunaldian, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, antolatua, Innobasqueren Astearteak programaren barruan. Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadi lehiaketako sariak banatu ditu. Open Ispilu, The Makery eta Irontec-ena, eta ikasketak aukeratzeko app bat, Jerónimo Hernández EHUko ikertzailearena, izan dira sarituak beren proposamenengatik.

Bertan izan dira Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria; Javier Bikandi, Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako eta Herri Administrazioa eta Justizia Berritu eta Hobetzeko zuzendaria; José Luis del Val, Deusto Forumeko lehendakaria; Paz Martín, Herrero y Asociados-eko komunikazio eta marketin zuzendaria; Álvaro Fierro, Urbegi Taldeko ikertzailea; Alberto Ortiz de Zárate, Alorza.net-ko zuzendari nagusia; Raúl Posado, Euskalteleko Bezeroen Kudeaketako Marketin gerentea; eta Txema Villate, Innobasqueko zuzendari nagusia.

Big dataren erronka barruko eta kanpoko, egituratu eta desegituraturiko informazio hori guztia finkatzea da, eta hortik negozio-balioa ateratzea. Europan horren erabileraren onura batzuk hauek izango dira: industrian eta zerbitzuetan produktibitatea areagotzea, lehiakortasunean hobekuntzak, eta erabakiak ez iritzietan baizik eta datuetan oinarriturik hartuko dituen kudeaketa. Aitor Urcelaik ere ideia hori azpimarratu du, ahalmen handiko aukera baita fabrikazio aurreratu, osasun, energia, garraio, elikadura-segurtasun, klima edo smart city-etarako, eta gai horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak sustaturiko espezializazio adimendunaren estrategian sartuta daude.

Big dataren eragin makroekonomikoa open datarenarekin osatuko da, lehenengoaren oztopoetako bat datuen aitzigarritasun eta kalitate urria baita. Horren haritik, Javier Bikandik gogoratu du Eusko Jaurlaritzak datu publikoak berrerabiltzeko moduan erakusteko konpromisoa duela, eragile pribatuek eta beste administrazio batzuek balio-zerbitzuak sortu ahal izan ditzaten herritarrentzat. Hori da Open Data Euskadi lehiaketaren zentzua ere, sariak banatu direlarik. Egitasmoen kategorian “Open Ispilu” saritu da, The Makery eta Irontec-ena. Ispilu honek informazio irekia denbora errealean bildu eta ikusgai jartzen du era intuitiboan eguraldi, ekitaldi, albiste, garraio eta abarri buruz. “Aukeratu zeure ikasketak gerorako proiekzioarekin”, UPV/EHUko ikertzailea den Jerónimo Hernándezena, ikasketak aukeratzeko unean gazteei informazioa ematen dien app bat da, eta zenbait aldagai konbinatzen ditu: lana aurkitzeko aukera, titulazioan dauden abandonatze-tasak, etab. Open Data Euskadi datu irekien lehen ekinbidea da mundu anglosaxoniarretik kanpo.

Alorza.netek nabarmendu du open data berrikuntza-iturri dela herritarren bizi-kalitatea hobetu dezaketen zerbitzuak garatzeko. Europan %37 haziko den merkatua da, 325.000 milioi euro eta 25.000 lanpostu berri sortuko dituena, European Data Portal-en arabera. Datu publikoak berrerabiltzeak gobernuen ekintzaren gardentasunean laguntzen du eta 1.700 milioiko aurrezki metatua ahalbidetuko luke Europar Batasunean.

Bestalde, Urbegi Taldeak azaldu du nola erabiltzen dituzten datu irekiak kulturak gizartean duen eragina neurtzeko kultumetriaren bidez. Euskaltelek erakutsi du nola erabiltzen duten big data bezeroak leial bihurtzeko eta eskaintzak segmentatzeko tratu pertsonalizatuagoa eskainiz. Herrero y Asociadosekoek datuen erabilerak lege aldetik planteatzen dituen zalantzak argitu dituzte, batez ere pribatutasunari dagozkionak.

Jardunaldi hau “Innobasqueren Astearteak” topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *