Euskal Herriko Mapa Digitala sarean jarri du UZEIk

Por -

UZEI Euskal Herriko Mapa Digitala

Euskaltzaindiak 1998. eta 2009. urte artean plazaratu zituen 10 arauren informazioa bateratuz prestatu du UZEIk Euskal Herriko Mapa Digitala.

Horrela, Euskal Herriko herri bakoitzaren izen ofiziala, euskal izena eta herritarraren izendapena sarean kontsultagai dagoen Euskal Herriko mapan txertatu ditu.

Mapa berri hau arakatzeko, UZEIk bere webgunean jarri du zuzeneko esteka, Google Maps zerbitzuko helbidera bideratzen duena: https://www.google.com/maps/d/viewer?mid=zLytgFfIdbl4.kV1bAHb_4PuU.

Mundu Mapa Digitalaren proiektuaren jarraipena
Munduko estatuen izendapenak biltzen zituen iaz UZEIk sarean jarri zuen Mundu Mapa Digitalean. Lan hark ordura arteko hutsune bat betetzea zuen helburu; izan ere, munduko herrialdeak eta hiriburuak, herritarren izendapenak eta hizkuntza ofizialak Euskaltzaindiak araututa zeuden arren, izendapen onartuak ez zeuden erraz eskuratzeko moduan.

Mapa hura prestatzeko ere Euskaltzaindiak bere arauetan jasotako informazioa bateratu zuen, erabiltzaileei kontsulta modu interaktibo eta erraza eskaintzeko asmoz.

Xede horrekin berarekin jarri du UZEIk sarean Euskal Herriko Mapa Digitala.

Euskaltzaindiaren 10 arau klik batean bistaratzeko aukera
Guztira, Euskaltzaindiaren 10 arau bateratu dira oraingoan: 92. eta 99. arauak (Zuberoako herri-izendegia), 108. araua (Lapurdiko herri-izendegia), 122, 128 eta 133. arauak (Nafarroa Behereko herri-izendegia), 140. araua (Gipuzkoako herri-izendegia), 145. araua (Bizkaiko herri-izendegia), 150. araua (Arabako herri-izendegia) eta 155. araua (Nafarroako herri-izendegia).

Euskal Herriko herrien eta herritarren izendapenak are errazago bilatzeko, koloreka bereizi dira zazpi probintziak.

Mapan nabigatu ahala bistara daiteke informazio osoa ikonoaren gainean klik eginda (herri bakoitzaren euskarazko izena, izen ofiziala eta herritarren izendapena), baina bilaketa-leihoan edota goitibeherako zerrendan ere egin daitezke bilaketak.

Bestalde, Google Maps zerbitzuak eskaintzen dituen aukerak direla-eta, ikuspegi-mota batean baino gehiagotan bistara daiteke mapa.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren diru-laguntzarekin prestatu da mapa hau.

Periodista con más de 20 años de experiencia en nuevas tecnologías e innovación. Coordinador de EuskadiTecnologia.com y de Podcastindustria40.com.

Comentarios cerrados.