Ia 350 pertsona ari dira jada Mintzanet ekimenean parte hartzen

Por -

Mintzanet

Mintzanet egitasmoaren helburua, euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsona orori, etxetik atera gabe, euskara praktikatzeko modua ematea da. Hori bermatzeko, euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz nahi adina aldiz hitz egiteko aukera dute www.mintzanet.net webgunearen bidez. Egitasmoa guztiz doakoa da eta ezinbesteko bi oinarri ditu: bidelaguna eta bidelaria. Bidelaguna euskara praktikatu nahi duenari horretarako aukera ematen dion euskalduna da, eta, bidelaria, berriz, euskara hobetu nahi duen ikaslea.

Dagoeneko 350 lagun baino gehiagok hartzen dute parte Mintzanet egitasmoan. Gehienak (% 80) Euskal Herrian bertan daude, baina izena eman duten asko atzerrian bizi dira (% 20): Ameriketako Estatu Batuetan, Argentinan, Txilen, Ingalaterran, Kolonbian, Brasilen, Uruguain, Kaledonia Berrian edota Polonian.

Nori zuzenduta dago eta nola funtzionatzen du?
Mintzanet proiektuak munduan zehar barreiatuta dauden euskaldunei zein Euskal Herrian bertan daudenei euskaraz jardun ahal izateko doako aukera ematea du helburu. Normala den bezala, elkarren arteko komunikazioa bermatzeko gutxieneko euskara maila bat izatea lehenesten da (B1).

Euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzeaz aparte, bestelako ondorio positiboak ere baditu Mintzanetek: mugak gainditzea (distantzia, bakartze linguistikoa edota partaideek izan ditzaketen arazo fisikoak edo denbora eragozpenak), askotariko euskaldunen arteko elkar ezagutza sendotzea, eta, azken batean, euskaldunen kopurua handitzea.

Maramara taldeak kudeatzen du proiektua, eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren babesa jasotzen du.


El objetivo de Mintzanet es ofrecer la posibilidad de practicar euskera a cualquier persona y sin salir de casa. Para ello, a través de la página web www.mintzanet.net los interesados podrán hacerlo cuantas veces quieran, en cualquier sitio y de forma gratuita. El bidelaguna, de forma voluntaria, ayudará a practicar a alguien que esté aprendiendo o a quien por diversas razones no tiene la posibilidad de hablar en euskera en su entorno habitual. Por otro lado, el bidelari es aquel que quiere aprender o mejorar.

A día de hoy, participan en Mintzanet más de 350 personas. La mayor parte se encuentran en Euskal Herria (80%), si bien muchos de ellos viven en el extranjero (20%): Estados Unidos, Argentina, Chile, Inglatarra, Colombia, Brasil, Nueva Caledonia y Polonia, por ejemplo.

¿A quién está dirigido y cómo funciona?
Mintzanet está dirigido a todos los euskaldunes del mundo ya que el objetivo es proporcionar la posibilidad de practicar euskera de forma fácil y gratuita. Para poder permitir una conversación los bidelaris deberán tener un nivel mínimo (B1).

Así, este modo de practicar euskera permite romper barreras (problemas físicos, de tiempo, de distancia, de aislamiento con respecto a la práctica del idioma…). También se proporciona la posibilidad de conocer a euskaldunes de todo el mundo y aumentar el número de vascoparlantes.

El proyecto lo gestiona la Maramara Taldea y recibe ayudas del Gobierno Vasco, la Diputación Foral de Gipuzkoa y el Ayuntamiento de Donostia.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *