Informatikari Euskaldunen X. Bilkura azaroan Donostian

Por -

INFORMATIKARI EUSKALDUNEN BILKURA

Bilkura UEUko Informatika sailak eta Miramon Enpresa Digitalak  Informatikari Euskaldunen X. Bilkura antolatu dute ‘Amesten al dute Androideek ardi latx elektrikoekin?’ izenburuekin. Azaroaren 12an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkartegian. Hamargarren edizioko gai nagusia robotika izango da, eta horrez gain, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak sortzea dira lortu nahi diren beste helburuak. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.

X. edizioa izaki, izenburu berezia bilatu nahi izan dute antolatzaileek: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? Aurten Robotikaren izango da gai nagusia, beraz. Robotek, mekanikaz eta elektronikaz gain, softwarea behar dute. Gaur egun Internet bidez eta gizarte-sareak erabilita robotekin komunikatzeko aukera dago. Teknologia berriak, gaurkoak, atzokoak eta biharkoak, aurreratuenak, barneratzen dituzte.

Hamargarren edizioa ospatzeko hainbat ekimen berezi ere jarriko dituzte martxan: “kamiseta dotoreak atera ditugu bilkurarako, ardi latx elektrikoa protagonista dutenak, eta edozeinek erosi ditzake www.ueu.eus web gunean 6 eurotan. Hala ere, aukera izango duzue bat eskuratzeko twitter bidez azaroaren 2tik 6ra martxan jarriko dugun lehiaketan. Bertan parte hartzeko bilkuraren izenburuari erantzuna eman behar zaio, eta erantzun guztien artean kamiseta zozketatuko dugu. Horretaz gain, ia 20 urte hauetan zehar bilkuran parte hartu dutenen oroitzapenak jaso nahi ditugu IEB2015 blogean ”.

IZEN-EMATEA: Bilkurako matrikula doan da, baina derrigorrezkoa da izena ematea talde kopurua mugatua baitago. Informazio gehiago nahi izanez gero edota matrikula egiteko: www.ueu.eus edo www.enpresadigitala.net.

Ikusi bilkurako egitaraua.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *