Quality Innovation saria Vicomtech IK4-rentzat

Por -

Vicomtech Aneurisma

Vicomtech-IK4k Euskal Herriko “Quality Innovation of the year 2015” saria lortu du giza eta osasun sailean Berrikuntza kategorian. Proiektu irabazlea, irudian oinarritutako sistema berritzaile batean datza, aortaren aneurismaren haustura-arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko.

“Quality Innovation of the year” sariak Excellence Finland-ek antolatuak dira, erakunde honek Finlandian bikaintasuna eta berrikuntza sustatzen dituelarik, izan ere, Finlandia zerbitzuen kalitate eta berrikuntza mailan lurralde zorrotzenetako bat da. Sariek urtero bezeroaren beharretan oinarritzen diren berrikuntzak garatzen dituzten erakundeak edo pertsonak saritzen dituzte. Helburua parte hartzen duten erakundeen lehiakortasuna handitzera laguntzea eta produktu, prozesu edo antolakuntzaren sorkuntza edo garapena suspertzea delarik.

Lehiaketa honek bi fase ditu, bata bertakoa eta bestea nazioartekoa. Vicomtech-IK4 Euskal Herrian bere kategorian izan da saritua eta hurrengo pausoa nazioarteko mailara pasatzea izango da non Suedia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungaria edo Israel besteak beste lehiaketan parte hartuko duten, jardunaldia urtarrilaren 27an Tallinnen (Estonian) ospatuko delarik.

Saritutako proiektua
Aortaren aneurisma aortaren (arteriarik garrantzitsuena) pareten etengabeko dilatazio eta ahulduran datza, aorta delarik bihotzetik gainerako giza-gorputzeko ataletara odola banatzen duena. Pareta baskularraren hausturak gaixoaren heriotza eragin dezake %85 kasuetan.

Aneurismaren konponketa endobaskularra odolik gabeko kirurgia da eta arteria femoraletik sartzen den endoprotesi batean datza, arteriaren puntu egokietan finkatzen da, horrela aneurismaren pareta odol-zirkulaziotik isolatuz eta ondorioz haustura sahiestuz. Teknikaren arrakastarako ezinbesteko da endoprotesiaren neurketa, kirurgian eta ondoren sortu daitezkeen arazoak txikitzeko.

Garatutako softwareak endoprotesia neurri zehatzekin diseinatzea ahalbidetzen du, gaixoaren eskaner-irudietan oinarrituz, honela egitura baskularren 3D ereduak lortuz eta bizkortasunez eta zehaztasun handiz beharrezkoak diren neurriak jasoz eta ondorioz, prozesuaren segurtasuna eta eraginkortasuna handituz. Gainera softwareak, anatomia konplexuetan ezarpena zaila bada, pertsonalizatutako protesien diseinua ahalbidetzen du.

Vicomtech-IK4-ren garapenek eVida Vascular produktuaren sorrera eragin dute eta eMedica S.L enpresak merkaturatu du produktua. “Donostialdea” izeneko osasun erakundearen barne dagoen Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Erradiologia zerbitzuko Mariano de Blas Bravo eta Kirurgia Baskularraren zerbitzuko José María Egaña Barreneche doktoreen eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Berrikuntza Unitatearen laguntza ezinbestekoa izan da proiektuaren sorkuntza eta garapenerako. Proiektu hau osasun arloan egindako diziplina anitzeko kolaborazio publiko-pribatuaren arrakasta bat izan dela ziurtatu daiteke.


 

Vicomtech-IK4 ha sido reconocido una vez más por su apuesta por el desarrollo de proyectos basados en la innovación y la excelencia. Prueba de ello es que el centro tecnológico ha sido galardonado con el premio Quality Innovation of the year 2015 de Euskadi en la categoría de Innovación en el sector social y sanitario.

El proyecto ganador consiste en un sistema innovador basado en imagen para diseñar prótesis personalizadas para pacientes con riesgo de ruptura de aneurisma de aorta.

Los premios Quality Innovation of the year son organizados por Excellence Finland, la organización que promueve la excelencia y la innovación en Finlandia, uno de los países con mayor impulso a la innovación y calidad.

Los Quality Innovation of the year reconocen cada año a organizaciones o personas que desarrollen innovaciones basadas principalmente en las necesidades del cliente. El objetivo es ayudar a incrementar la competitividad de las organizaciones participantes así como estimular el surgimiento y desarrollo de innovaciones de producto, de proceso, organizativas, etc.

Esta competición consta de dos fases, una local y otra internacional. Vicomtech-IK4 ha sido galardonado en su categoría en el ámbito de Euskadi, por lo que el siguiente paso es pasar al nivel internacional en el que países como Suecia, Lituania, Letonia, Estonia, Hungría o Israel, entre otros, optarán por este galardón en un acto que se desarrollará el próximo 27 de enero en Tallin (Estonia).

Proyecto premiado
El aneurisma de aorta consiste en una dilatación y debilitamiento progresivo de las paredes de la aorta, la arteria más importante, ya que es la que distribuye sangre proveniente del corazón al resto del cuerpo humano. De hecho, la ruptura de la pared vascular provoca el fallecimiento del paciente en el 85% de los casos.

La reparación endovascular del aneurisma es una técnica mínimamente invasiva que consiste en la introducción de una endoprótesis por la arteria femoral que se fija en los puntos adecuados de la arteria, aislando la pared del aneurisma de la circulación sanguínea y previniendo su ruptura. El éxito de la técnica depende en gran medida de un dimensionamiento adecuado de esta endoprótesis, que permite minimizar posibles problemas durante y tras la intervención. El software desarrollado permite dimensionar adecuadamente la endoprótesis, a partir de las imágenes de escáner del paciente, que permiten obtener modelos 3D de las estructuras vasculares y tomar las medidas necesarias con gran precisión y agilidad, aumentando la seguridad y eficiencia en el proceso. El software permite además el diseño de prótesis personalizadas en caso de difícil fijación en anatomías complejas.

Los desarrollos de Vicomtech-IK4 han dado lugar a un producto denominado eVida Vascular que está siendo comercializado por la empresa eMedica SL. La colaboración del Hospital Universitario Donostia (integrado en la organización sanitaria denominada «Donostialdea»), a través de los doctores Mariano de Blas Bravo del servicio de Radiología y José María Egaña Barreneche del servicio de Cirugía Vascular, así como el apoyo de la Unidad de Innovación del Instituto de Investigación Sanitaria Biodonostia ha sido fundamental para la concepción y desarrollo del presente proyecto y supone un éxito de colaboración público-privada y multidisciplinar en el ámbito sanitario.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *