Twitter .EUS da jada eta euskara ulertuko du

Por -

Twitter .euster

Twitter sare sozialak salto egin du euskal hizkuntzaren komunitatearen adierazgarri den .EUS domeinura, PuntuEUS Fundazioarekin adostutako lankidetzari esker.

Hau ez da, ordea, Twitter-ek euskal komunitatearen alde egingo duen urrats bakarra. Gaur egun, Twitter-ek ez du euskara ezagutzen, interfazea euskaraz izan arren. PuntuEUS Fundazioarekin adostuta, hori konpontzeko lanean ari da Twitter, eta, laster, euskaraz idatzitako txioak identifikatuko ditu. Horretarako, CodeSyntax enpresaren laguntza izan dute PuntuEUS Fundazioak eta Twitter-ek.

Twitter eta euskara
Erabiltzaileen eskariz, Twitter-ek euskarazko bertsioa argitaratu zuen 2012an, eta, harrezkero, Twitter-en interfazea euskaraz erabiltzeko aukera dago.
UMAP webguneak txiolari euskaldunen jarduna jasotzen eta iragazten du. Haren arabera, azken hilabetean, maiatzean, euskara erabiltzen duten 7.569 erabiltzaile aktibo izan dira orotara. Idatzitako txioei dagokienez, berriz, komunitateko erabiltzaile aktibo horiek 653.108 txio bidali dituzte, haien %50,70 euskaraz. Alegia, egunero 10.682,13 euskarazko txio argitaratu dira, batez beste.

PuntuEUS domeinua
.EUS domeinua euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea da. .EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan laguntzen duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

.EUS domeinuaren proiektuak 2007an eman zituen lehen urratsak, eta, 2008an, PuntuEUS Elkartea eratu zen, euskararen eta euskal kulturaren komunitatea egituratzeko helburuarekin.

PuntuEUS Elkartea zabaltze-prozesuan egon da 2008tik 2012ra, eta, egun, 58 elkarte eta erakundek osatzen dute. 2012an, PuntuEUS Elkarteak PuntuEUS Fundazioa sortu zuen, eta azken horrek .EUS domeinuaren eskaria aurkeztu zuen ICANNen aurrean, 2012ko maiatzean. Eskari hori ebaluatuta, 2013ko ekainaren 14an jakinarazi zuten .EUS domeinua onartua izan zela. Martxan jartzeko beharrezko lanak bukatuta, .EUS domeinua 2014ko udaberritik dago ikusgai Interneten, eta 2014ko abenduaren 3an zabaldu zen erabiltzaile guztientzat. Une honetan, 3.600 domeinu-izen daude erregistratuta.


 

La red social Twitter, gracias a la colaboración desarrollada con la Fundación PuntuEUS, ha saltado al dominio .EUS, representativo de la comunidad del euskera.

Y no será ese el único paso que dará Twitter en favor de la comunidad vascohablante. En la actualidad, Twitter no identifica el euskera, aunque la interfaz esté disponible en dicha lengua. Pero, gracias a la colaboración con la Fundación PuntuEus, Twitter trabaja para reconocer los tuits escritos en euskera. Para ello, cuentan con la ayuda de la empresa CodeSyntax.

Twitter y el euskera
A petición de los usuarios, Twitter publicó en 2012 la versión en euskera y, desde entonces es posible utilizar su interfaz en euskera.
El sitio web UMAP recoge y filtra la actividad de los tuiteros vascohablantes. Según sus datos, durante el mes de mayo se han registrado en total 7.569 usuarios activos que utilizan el euskera en sus comunicaciones. En cuanto a los tuits escritos, dichos usuarios activos han enviado 653.108 tuits, el 50,70 % de ellos en euskera. Es decir, cada día se han publicado una media de 10.682,13 tuits en euskera.

El dominio PuntuEUS
El dominio .EUS es el dominio de primer orden en Internet de la comunidad del euskera y la cultura vasca. Su objetivo es la promoción del euskera y la cultura vasca y la cohesión de la comunidad del euskera y la cultura vasca. .EUS es, por tanto, un instrumento que coloca al euskera al nivel de otras lenguas, que ayuda en la normalización del euskera y que aporta un reconocimiento internacional al pueblo del euskera.

El proyecto del dominio .EUS dio sus primeros pasos en 2007, y en 2008 se formó la Asociación PuntuEus, con el objetivo de estructurar la comunidad del euskera y la cultura vasca.

La Asociación PuntuEus fue creciendo entre 2008 y 2012 y en la actualidad agrupa a 58 asociaciones e instituciones. En 2012, la Asociación PuntuEUS creó la Fundación PuntuEUS, y, en mayo de 2014, esta presentó la solicitud del dominio .EUS ante el ICANN. La solicitud fue evaluada, y el 14 de junio de 2013 se comunicó que el dominio .EUS había sido aceptado. Una vez finalizados los trabajos imprescindibles para su puesta en marcha, el dominio .EUS se encuentra en Internet desde la primavera de 2014, y el 3 de diciembre de ese mismo año se abrió para todos los usuarios. En la actualidad cuenta con 3.600 nombres de dominio registrados.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *