VIT Talks, Fun Zone Gunea, AZPlay y BBVA Talent Day en el Fun&Serious 2015

Por -

Fun & serious game festival bilbao

Fun&Serious Game Festival, Europako bideo-jokoen jaialdirik handiena, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean egingo da Bilbon, eta aurtengoa bosgarren edizioa izango da. Nobedaderik handiena sarietan bertan egongo da, diseinua aldatzeaz gain, izena ere aldatu delako: Titanium. Hain zuzen titanioari egiten dio erreferentzia, Bilboko hiriak izan duen iragatearen erakusgarria den metala. Izan ere, XX. mendeko industriatik gaur egungo bizimodu modernora pasa da, eta munduko erreferente bihurtu da.

Horrez gain, apustu hori indartuz, urteko bideo-jokorik onenen sari-banaketaren gala Bilboko Guggenheim museoan egingo da lehen aldiz, azaroaren 30ean. Horrela, eragile ekonomiko eta kultural gisa industria sortzaileen aldeko apustu irmoa egiten duten Europako hiriburuen abangoardian kokatuko da. Museo ospetsuak bideo-jokoen alde egindako apustuak jaialdiak Espainian nahiz Europan kultura digitalaren dinamizatzaile gisa duen eginkizuna indartzen du, eta ekitaldi hau, urteko garai honetako Europako kultura-erreferentzia moduan finkatzen du, zinemaren edo musikaren beste ekitaldi handien parean.

Toni Garridok, Maker Studios konpainiako Espainiako dibisioa den Animal Maker-eko kazetariak eta sortzaileak, munduko on line bideo-ekoizle eta –banatzailerik nagusietako bat denak, gala hau zuzenduko du, jaialdiko aitabitxi gisa. Gala ekitaldi nagusia izango da, eta guztira 14 sari banatuko dira, bideo-joko baten garapenean parte hartzen duten hainbat diziplinetara egokitzeko bilakaera handia izan duten kategoriak batik bat saritzeko. Garrantzi handiagoa ematen zaie bideo-jokoaren alderdi sortzaileari eta artistikoari. Kategoria berrien artean nabarmendu behar dira “Joko-diseinurik onena”, “Jatorrizko ideiarik onena” edo “Gaztelaniazko interpretaziorik onena”.

Sari horiez gain, ohorezko beste bi sari ere egongo dira, industriako bi pertsona ospetsuren eginkizun handia nabarmentzeko: batetik, Tim Schaferek jasoko duzu saria, istorio-kontalari handia, diseinatzaile estatubatuar aparta, eta Monkey Island edo Grim Fandango bildumen sortzailea; bestetik, Alexey Pajitnovek, TETRIS bideo-jokoaren sortzailea, Bilbon lehen aldiz egongo da saria jasotzeko.

VIT Talks
Fun&Serious jaialdia VIT Talks antolatzen hasiko da edizio honetan. Hitzaldi-ziklo bat da, eta helburua publikoari industriako pertsona ospetsuak ekartzea da, 20 minutu inguruko hitzaldietan haien esperientziak azal ditzaten. VIT Talks hitzaldiak azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango dira, eta besteak beste hauek parte hartuko dute: Tim Schafer, Double Fine-ko sortzailea eta CEO; Alexey Pajitnov, Tetris bideo-jokoaren sortzailea; Peter Vesterbacka, Angry Birds jokoaren sortzaileetako bat; Pepe Larraz, Marvel-eko Espainiako marrazkilaria; Luke Crane, Kickstarter-eko ‘bideo-jokoen’ dibisioaren zuzendaria, edo Patrice Désilets, Assassin’s Creed frankiziako sortzailea. Ekitaldia Carolina Denia youtuber ezagunak zuzenduko du.

VIT Talks bideo-jokoekin, berrikuntzarekin eta teknologiarekin zerikusia duten industriaren alderdiei buruz partekatzeko eta gogoeta egiteko eremu bihurtzeko sortu dira. Horretarako, bi jardunaldi antolatu dira, txostengileek publikoari beraien ezagutzak eta esperientziak azal diezazkioten, modu arin eta dinamiko baten bidez. Horrela, bertaratutakoek zuzenean ezagutuko dugu ekintzaile ospetsuen arrakastaren sekretua, lehen edizio honetarako aukeratutako gaiaren inguruan: “berritzearen artea”.

Industria sortzaileek arte bihurtu dute beren berritzeko gaitasuna, ez bakarrik entretenimendu hutsean, kultura-industriak oraindik indartsuena izaten jarraitzen duelako, beste arlo batzuetan ere bai, hala nola komunikazioan, marketinean, prestakuntzan edo bizitza osasungarrian. VIT Talks-en txostengileek eta bertaratutakoek Berritzearen arte irrikatu eta zail honen inguruan hitz egingo dute, bideo-jokoak orainaren industria bihurtu duten eta etorkizunean aukera handia duten sekretuak azaltzen.

Finlandia izango da gonbidatutako herrialdea
Fun&Serious-ek herrialde bati egiten dio beti omenaldia, jaialdia nazioartekoa dela gehiago erakusteko. Edizio honetan Finlandia aukeratu du, bideo-jokoen arloan munduko potentzietako bat izateaz gain, erreferente teknologikoa ere badelako. 2013. urtean 2.000 pertsona baino gehiago aritu ziren lanean Finlandian bideo-jokoaren industrian, 5 milioi biztanle inguru baditu ere. Herrialdearen aurreikuspenen arabera, 2020. urtean 5.000 pertsona baino gehiago arituko dira lanean zuzenean industria honetan.

Beraz, bideo-jokoaren industriak herrialdearen ekonomian duen eragina gero eta handiagoa da; baita erakunde publikoek ematen dituzten laguntzak ere. Horri esker, herrialdea munduko lekurik onenetako bat bihurtzen ari da bideo-jokoetan inbertitzeko. Esaterako, Ubisoft, EA edo Unity enpresak herrialdean finkatu dira erakundeen apustu horri erantzuteko.

Finlandiako estudiorik garrantzitsuenetako batzuen ordezkariak, Neogames elkarteko presidentea eta erakundeak Fun&Serious jaialdian izango dira bideo-jokoaren industriak beraien herrialdeetan duen garrantzia azaltzeko bertaratutakoei, eta industria hori indartzeko eta bultzatzeko hartu dituzten neurri politiko batzuk aipatzeko.

Horrez gain, erakundeen eginkizuna indartzeko, harrera egingo da Bilboko Udaletxean, abenduaren 1ean. Han, hiriko alkateak eta udaleko beste ordezkari batzuek topaketa batean parte hartuko dute Finlandiako ordezkariekin, entretenimendu digitaleko industriak hirien garapenaren eragile gisa dituen onurei buruz eztabaidatzeko.

Fun Zone gunea
Jaialdiko Fun Zone gunean eSport kirolen milaka zale bilduko dira. Ezaugarri honetako Espainiako iparraldeko ekitaldirik handiena da. Munduko eSports ligarik handiena den ESLren laguntzaz txapelketa profesionalak antolatuko dira 2 auditoriumetan eta 10 jolas-eremutan publikoarentzat, Euskalduna Jauregian, azaroaren 27tik 29ra bitartean.

ESLk mailarik handienera igo du eSports-en goi-lehiaketa. Han, gure herrialdeko profesional eta talderik onenetako batzuek lehiatuko dute eSports-en 2 joko nabarmenenetan garaipena lortzeko: League of Legends eta Counter Strike jokoetan hain zuzen.

Gainera, dagoeneko Europako hiri nagusietatik igaro den World Of Tanks-en komunitate-ekitaldirik garrantzitsuena Fun&Serious-en Fun Zone gunean ere izango da.

Hiru egunetan zehar, Fun Zone gunera joaten den publikoak hainbat jolas-eremuz gozatzeko aukera izango du, aurtengo bideo-joko garrantzitsuenetako batzuekin: Halo 5, Rise of the Tomb Raider, Rainbow Six SIEGE, FIFA 16, NBA 2k16, Forza Motorsport 6 edo Minecraft.

Indie industria
Bideo-jokoen garapenak gora jarraitzen du Espainian. Horrela, iaz, fakturazioa % 34 handitu zen aurreko urtearen aldean. Zifra horiek, Fun&Serious jaialdiak indie industriaren alde egindako apustu irmoa bermatzen dute, eta jaialdian ere nabarmenduko da, AZ Play-ren bidez. Bideo-joko independenteen nazioarteko lehiaketa da, eta VI. edizioa izango da aurtengoa, lehenengoa Fun & Serious Game Festival jaialdiaren barruan.

AzPlay indie lan berriak sustatzeko nazioarteko erreferente gisa finkatu da, eta urtero uneko bideo-joko independente original, sortzaile eta berritzaileenak saritzen ditu. AzPlay erreferentzia handia da sektore independenteko profesionalentzat eta indie bideo-jokoen zaleentzat. Horrela, jaialdian bere lanak erakusten dituzte, zaleek ikus ditzaten. AzPlay 5.000 euroko bost sari banatuko ditu kategoria hauetan: jatorrizko ideiarik onena, diseinu sortzailerik onena, soinu-musikarik onena, jolas-esperientziarik onena eta euskal bideo-jokorik onena.

AzPlay azaroaren 26an izango da Bilboko lekurik enblematikoenetako batean: Azkuna Zentroan, eta Fun&Serious Game Festival jaialdiaren 5. edizioaren jarduerei hasiera emango die.

Horrez gain, eta estudio independenteei eta startup-ei laguntzen jarraitzeko, BBVA Talent Day egunaren bigarren edizioa izango du Azkuna Zentroan azaroaren 27an. Enpresek eta profesionalek maisu-eskoletan eta uneko indie proiekturik garrantzitsuenen inguruko mahai-inguruetan parte hartuko dute. Talent Day eguna estudio independenteak, startupak, bertako eta Estatuko bideo-jokoen garatzaileak inbertitzaileekin eta publisherrekin topatzeko lekua da.

Egun horretan, gaur egun indie estudioek aurre egin behar dieten zalantzei eta arazoei erantzuna ematen saiatuko dira, bideo-jokoen sektorean lan-irtenbidea bilatzen duten gazteentzako prestakuntza-tailerren bidez. Etorriko direla berretsi duten lehenengoen artean daude Sherida Halatoe, Tiger & Squid-eko zuzendari sortzailea; Kai Tuovinen, marketing manager FrozenByte konpainian; Alexis Kennedy, Failbetter Games-eko sortzailea eta narrazio-zuzendaria: Damjan Mravunac, CMO Croteam-en; Alejando Miralles, Demium Games-eko CEO eta sortzailekidea, edo Enrique Corts, Super Awesome Hyper Dimensional Mega Team konpainiako Artist.

Bideo-jokoaren industriaren eta prestakuntzaren profesionalen eskutik, sektoreak dituen irtenbide profesionalak aztertuko dira. Horrez gain, tailer praktikoak ere egingo dira artea sortzeari eta bideo-jokoen programazioari buruz, gazteengan interesa pizteko helburuarekin. Halaber, Fun&Serious jaialdiaren barruan beraien proiektuak ezagutzera eman nahi duten garatzaileek Fun Zone gunean erakutsi ahal izango dituzte. Han, negozio-aukerak bilatzeaz gain, Fun&Serious-eko hirugarren egoitza izango den Euskalduna Jauregitik hiru egunetan pasako diren milaka pertsonei ezagutzera emateko aukera izango dute.

EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Comentarios cerrados.