Igerrak, Instagrameko Euskaldunon Komunitatea

Por -

Igerrak

Igerrak komunitatea Durango Azokan aurkeztu da. Igerrak Instagrameko Euskaldunon Komunitatea da eta Oneka Tirado (@1k) eta Aitor Bilbao (@tormagoa) kudeatzaileak dira. Igerrak proiektua orain dela urte bat eskas hasi zen. Bere asmo bakarra Instagrameko erabiltzaile euskaldunak biltzea eta euskararen erabilera sarean sustatzea da. Momentu honetan 2.100 jarraitzailetik gora dute eta 42.000 argazki baino gehiago etiketatu dira #igerrak traolarekin.

Euskararen erabilera sustatzeko, astero erronkak proposatzen dituzte. Honetaz aparte, lehiaketak ere izan dituzte beste laguntzaile eta babesle batzuekin:
– Azkue Fundazioarekin batera eta Bilboko udalak antolatutako Loraldia Festibalarekin, argazki lehiaketa bat burutu zuten maiatzan. 1100 argazkiren artean 50 irabazle aukeratu ziren eta hoiekin erakusketa bat antolatu zuten Bilboko Euskararen Etxean.
– La Salve Bilbao garagardoarekin batera Bilboko Aste nagusiko argazki lehiaketa.
– La Gilda del Norte-rekin 2016ko egutegia egiteko asmoarekin lehiaketa bat egin zuten. 1.200 argazki baino igo ziren 2 astetan.

Honetaz aparte, komunitateak Instagram sareari buruzko tailerrak eman ditu, Bilboko Euskararen etxean eta Zornotzako Barnetegian.

Pasa den ekainean Igerrak lehen topaketa egin zuen Bilbon eta 30 lagun bildu ziren euskara eta argazkilaritzaren inguruan. Babesbe eta laguntzaile bezala Azkue Fundazioa, La Salve Bilbao, La Gilda del Norte, Kubrik jatetxea eta Bilboko Arkitektoen Elkargoa izan zituzten. Horrela, egun osoan zehar hainbat ekitaldi izan zituen: euskararen etxean bisita gidatua, garagardo kata, hamaiketakoa, fideua erraldoia eta bilboko arkitekturatik ibilbide gidatua.

Azaroaren 21ean urteurrena ospatu zuen Gasteizen, 20 lagun bilbu ziren. Babesle nagusia Zornotzako Barnetegia izan zen kurtso trinko bat eskeiniz. La Ribera Bilbao, Dilistak, La Salve Bilbao eta la Gilda del Norte ere opariak eman zizkieten. Ekitaldi nagusi bezala katedralari bisita gidatua egin zuten.

Gainera, Igerrak eta Durangoko Azokak #igerrak_50DA Instagram lehiaketa antolatu dute elkarrekin lehiaketa, Zornotzako Barnetegiaren eta Eroskiren laguntzarekin.

EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.