Maiatzaren 1etik 10era .EUSekin 10€ Seaskarentzat

Por -

PuntuEus Seaska

Maiatzaren 1etik 10era bitartean erregistratzen den .EUS domeinuizen bakoitzeko PuntuEUS Fundazioak 10 euro emango dizkio Seaskari. Horrela, PuntuEUS Fundazioak euskarak iparraldean duen presentzia sendotzen lagundu nahi du bere ekarpenaren bidez.

Horrez gain, .EUS domeinua Ipar Euskal Herrian hobeto ezagutzera eman asmoz PuntuEUS Fundazioak hainbat aurkezpen ekitaldi antolatu ditu datozen egunotan:
Apirilaren 30ean, arratsaldeko 18:30etan Baionako Elkar dendan Josu Waliño PuntuEUS Fundazioko zuzendariak aurkeztuko du .EUS domeinua.
Maiatzaren 11n, arratsaldeko 18:30etan Uztaritzeko Lapurdi gelan,
EKErekin elkarlanean Josu Waliño eta Manex Garaiok honako hitzaldia emango dute: “Zergatik eta nola erabil .EUS domeinua?
Datorren maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Saran, Iparraldeko Ikastolen festa. Festa honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko. Aurtengo Herri Urratsek, ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide bat aurkitzeko. PuntuEUS Fundazioak helburu honetan lagundu nahi du eta horretarako eskaintza berezia prestatu du.

PuntuEUS domeinua
.EUS domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea da.

.EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

.EUS domeinuaren proiektuak 2007an eman zituen lehen urratsak eta 2008an PuntuEUS Elkartea eratu zen, euskararen eta euskal kulturaren komunitatea egituratzeko helburuarekin.

2008Tik 2012ra zabaltze prozesuan egon da eta guztira 58 elkarte eta erakundek osatzen dute PuntuEUS Elkartea. 2012an, PuntuEUS Elkarteak PuntuEUS Fundazioa sortu zuen eta azken hau izan zen ICANNen aurrean 2012ko maiatzean .EUS domeinuaren eskaria aurkeztu zuena. Eskari hori ebaluatu eta 2013ko ekainaren 14an jakin genuen .EUS domeinua onartua izan zela. Martxan jartzeko beharrezko lanak bukatu ondoren, 2014ko udaberritik ikusgarria da .EUS domeinua Interneten, baina 2014ko abenduaren 3an zabaldu zen erabiltzaile guztientzat. Une honetan 3.500 domeinu-izen daude erregistratuta.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *