Bloggers ganadores del concurso Gazte Olimpic Team

Por -

Gazteaukera

Ya conocemos a los ocho jóvenes bloggers vascos seleccionados en el concurso Gazte Olimpic Team, organizado por Gazteaukera y Basque Team, que acudirán a los Juegos Olímpicos y Paralímpicos de Río de Janeiro.

La principal tarea de los bloggers durante su estancia en Río de Janeiro consistirá en informar sobre los Juegos Olímpicos y Paralímpicos, a través del blog Gazteaukera y sus redes sociales: podrán relatar sus vivencias o narrar su punto de vista, realizar reportajes y entrevistas, colgar fotos, vídeos, video-noticias… tanto en euskera como en castellano, pero mostrando especial atención hacia los y las deportistas vascos, sus amigos y familiares. No obstante, el ambiente en Río, las medidas de seguridad, el papel de los medios allí desplazados, la labor de los voluntarios o cualquier otra anécdota podrán tener su espacio.

Gracias al premio, los bloggers tendrán ocasión de asistir a pruebas deportivas y estar con los y las deportistas de Basque Team. El premio, incluye además, billetes de avión, alojamiento, seguros de viaje y los gastos que ocasionan las entradas para algunas de la pruebas olímpicas.

Ya se pueden leer en el blog Gazteaukera algunos de los posts y trabajos periodísticos que van publicando. El primero de estos posts propone un viaje en el tempo, más de cien años atrás, hasta llegar a los Juegos Olímpicos de Paris 1900, para descubrir al primer deportista vasco que obtuvo una medalla olímpica: el alavés José de Amezola, su desconocida medalla, y la curiosidad histórica que guarda. Amezola fue olímpico en la modalidad de cesta punta, ¡y ganó una medalla de oro sin disputar partido alguno! Otro de los trabajos publicados versa sobre el deporte y la meteorología.

Los ganadores son los siguientes:
Juegos Olímpicos de Río (8-15 de agosto):
• Aitor Biain Barrena (Oñati)
• Irati Aguirre Tolosa (Donostia)
• Jon Altuna Egitegi (Lasarte-Oria)
• Maria Lopez Juez (Zumaia)
Juegos Paralímpicos de Río (7-18 de septiembre):
• Iñaki Lasa Etura (Andoian)
• Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar (Elgoibar)
• Urko Zabala Camino (Zarautz)
• Uxue Otxoa Alberdi (Arrasate)

Los trabajos ya publicados por los jóvenes bloggers se pueden leer en el blog Gazteaukera.

 


 

Uda honetan Rio de Janeiroko Olinpiar nahiz Paralinpiar Jokoetara blogari lanak betetzera joateko txartela irabazi duten zortzi euskal gazteak hasiak dira motorrak berotu edo ordenagailuaren teklatua astintzen, eta dagoeneko irakurgai daude Gazteaukera blogean eurek argitaratutako zenbait kazeta-lan.

Horietan lehenak ehun urtetik gorako jauzia egiten du denboran atzera, eta Parisen 1900 urteko Olinpiar Jokoetan domina bat eskuratu zuen lehen euskal kirolariaren historia dakarkigu: Jose de Amezola arabarraren domina ezezaguna, eta dominaren atzean dagoen bitxikeria. Zesta punta modalitatean lehiatu zen Amezola, eta partidarik jokatu gabe eskuratu zuen urrezko domina!

Argitaratutako beste post batek berriz, kirola egiterako orduan eguraldiak duen eragina aztertzen du.

Zortzi blogari gazte Rio de Janeirora
Gazteak dira, 21 eta 27 urte bitarteko zortzi neska-mutil, gehienak komunikazio arloko ikasketak burututakoak, eta guztiak kirolzaleak. Epaimahaiak, lehiaketan jasotako bideo eta idazlanen irudimena eta originaltasuna baloratu ondoren, uda honetan Rioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara blogari lanak betetzera joango diren gazteak aukeratu ditu. Honako hauek dira:
Rioko Olinpiar Jokoetara (abuztuaren 8tik 15era):
• Aitor Biain Barrena (Oñati)
• Irati Aguirre Tolosa (Donostia)
• Jon Altuna Egitegi (Lasarte-Oria)
• Maria Lopez Juez (Zumaia)
Rioko Paralinpiar Jokoetara (irailaren 7tik 18ra):
• Iñaki Lasa Etura (Andoian)
• Nerea Gurrutxaga Zuatzubizkar (Elgoibar)
• Urko Zabala Camino (Zarautz)
• Uxue Otxoa Alberdi (Arrasate)

Blogarien eginkizun nagusia, Rio de Janeiron egingo duten egonaldian zehar, Olinpiar eta Paralinpiar Jokoen berri ematea izango da, bai Gazteaukera blogean, eta baita honen sare sozialen bidez ere: euren bizipenak eta ikuspuntua zuzen-zuzenean konta ditzakete, erreportaje eta elkarrizketak egin, argazkiak, bideoak, bideo-albisteak… eskegi, euskaraz eta gaztelaniaz, baina arreta berezia ipiniz euskal kirolariei eta hauen senide nahiz lagunei. Hala ere, Rioko giroak, segurtasun neurriek, bertaratutako komunikabideen paperak, boluntarioen lanak nahiz beste edozein bitxikeriak ere izan lezakete lekua.

Sari honi esker, kirol probak ikusi eta Basque Team-eko euskal kirolariekin egoteko aukera izango dute blogariek. Era berean, sariak barnean hartzen ditu hegazkin txartelak, ostatuak, bidaia aseguruak eta zenbait norgehiagokatara sartzeko sarrerek eragindako gastuak.

GOT Rio 2016
Gazteaukera atariak eta Basque Team-ek antolatu dute Gazte Olimpic Team lehiaketa, udan Rioko Olinpiar nahiz Paralinpiar Jokoetara zortzi blogari gazte bidaltzeko. “Euskal Selekzioak 10 domina eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan” gaiarekin, idazlana edo bideoa bidali behar izan zuten parte hartzaileek. 70 lan aurkeztu ziren guztira, oso maila onekoak epaimahaiak nabarmendu duenez. Kirolzaletasuna antzeman omen da partaideen artean. 22 eta 24 urte bitarteko gazteak izan dira gehien bat lanak aurkeztu dituztenak, ikasleak oro har, komunikazioaren arloan dihardutenak gehienak, eta neskak mutilak baino gehiago.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *