Entradas Relacionadas
Igerrak, Instagrameko Euskal Komunitateak, eta Durangoko Azokak #igerrak_50DA Instagram lehiaketa antolatu dute elkarrekin lehiaketa, Zornotzako Barnetegiaren eta Eroskiren laguntzarekin. Durangoko Azokaren egunetan egingo da, eta sariak, zozketa bidez eta argazki onenaren artean banatuko dira.
Kultur zaleen Durangoko Azoka ezagutu nahi dugulako, #igerrak_50DA. Nola bizi duzu zuk Durangoko Azoka? Nola hurbiltzen zara euskal kulturara? Nola islatzen da euskal kultura zure eguneroko bizitzan? Erakutsi iezaguzu zure begietatik euskal kulturaren edota Azokaren esanahia.
Abenduaren 4tik 8ra, egunero zozkatuko dugu lehiaketan parte hartu dutenen artean, 60 euroko balioa duen “gou! by EROSKI” esperientzia bana, Eroski-ren eta Durangoko Azokaren eskutik. Sariak eskura jaso nahi dituenak, horretarako aukera izango du, Igerrak komunitateak egingo duen aurkezpenera gerturatuta, -abenduaren 8an, 12:00etan, Kabi@n-.
#igerrak_50DA argazkirik onena zein den erabakiko du epaimahaiak behin azoka amaituta, abenduaren 9an, eta honakoa da irabaziko duen saria:
– Zornotzako Barnetegiaren eskutik, euskara ikastaroa haien barnetegian pentsio erdian ala pentsio osoan. Bi aukera:
Neguko ikastaroa: hilabete batean zehar, 7 ordu egunean, asteburuak kenduta.
Udako ikastaroa: 15 egunetan, 7 ordu egunean, asteburuak barne.
Nola parte hartu
– @igerrak, @durangoko_azoka eta @zbarnetegia Instagram profilen jarraitzaile egin Instagram sare sozialean.
– Nahi dituzun argazki guztiak atera eta igo Instagram kontu publikora (gogoratu publikoa izan behar duela). Argazkiak aurtengoak edo beste edizio batzuetan ateratakoak izan daitezke; azokari erreferentzia egiten dienak zuzenean edo euskal kulturari lotuak orokorrean.
– #igerrak_50DA traola erabili.
– Ezingo dira adin-txikikoak ezagutzeko moduan atera argazkietan.
– Jasotako argazkiekin galeria bat osatuko dugu Durangoko Azokako webgunean.
Lehiaketaren oinarriak
– Lehiaketan 18 urtetik gorako pertsonak parte hartu ahal izango dute.
– Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
– Durangoko Azokak elementu iraingarriak dauzkaten argazkiak lehiaketatik kanpo uzteko aukera izango du.
– Durangoko Azokak eskubidea du lehiaketan parte hartuko duten argazkiak erabili ahal izateko.
– Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betez (15/199), datu zein irudiak, Gerediaga Elkartearen fitxategi batera erantsiak izango dira, elkartearen ekintza administratiboari atxikitu eta lehiaketaren oinarriak betetzeko. Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu diren datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia batekin batera, Gerediaga Elkartera: Larrasoloeta 3, 48200 Durango (Bizkaia).
– Erabiltzaileak lehiaketan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakar.
Comentarios cerrados.