Más de 6.000 alumnos en el primer MOOC de Mondragon Unibertsitatea

Por -

mooc hacking etico

Mondragon Unibertsitatea ha realizado un balance positivo del primer curso MOOC de enseñanza a distancia que han impartido. El MOOC sobre ‘Hacking Ético’ atrajo a más de 6.000 alumnos de todo el mundo que se han formado online en seguridad informática de manera gratuita y abierta. Los participantes, procedentes del Estado (47%), de Latinoamérica (46%) y de otros países (7%), han interactuado durante cuatro semanas en las que han podido conocer a fondo, las técnicas de los hackers para atacar los sistemas informáticos y las redes corporativas y usar este conocimiento para mejorar las medidas de protección.

El curso de ‘Hacking Ético’ o seguridad informática ha estado especialmente dirigido a titulados universitarios en Informática o Telecomunicaciones, pero ha estado abierto a la participación de cualquiera que tenga un conocimiento básico sobre redes.

Primera edición
Uno de los objetivos del curso ha sido que los participantes se apoyen entre ellos en el proceso de aprendizaje. Por ello el curso, dividido en 4 unidades, se ha planteado con un carácter ‘conectivista’, dando gran importancia a la interacción entre los participantes. Por este motivo han jugado un papel fundamental las redes sociales, fundamentalmente Facebook y Twitter, además del foro disponible en la plataforma Open edX donde han participado tanto alumnos como profesores.

En la segunda parte del curso, los participantes se han enfrentado entre sí, agrupados en equipos, para la superación de un reto propuesto por los profesores. A cada grupo se le facilitaba desde la universidad un servidor público en Internet y su labor consistía en protegerlo de los ataques de otros equipos. Con este reto, se ha introducido la ‘gamificación’ en el proceso de aprendizaje y se ha fomentado la colaboración entre los participantes.

Además, la línea argumental de esta parte del curso ha estado basada en “Star Wars”, con lo que se ha logrado un tono más informal y novedoso que en otro tipo de formación más tradicional. De hecho, los alumnos que han logrado completar el curso han recibido, en función de sus logros individuales y grupales, las insignias “Padawan”, “Jedi” y “Sith”.

MOOC y Mondragon Unibertsitatea
En este primer MOOC impartido por Mondragon Unibertsitatea han participado 4 profesores del área de telemática y seguridad de la Escuela Politécnica Superior, además de personal de sistemas y de administración. Para su diseño, la universidad ha contado con la colaboración de la empresa Conecta13.

Tras el éxito de participación y el alto grado de satisfacción obtenido, algunos alumnos de este primer curso sobre ‘Hacking Ético’ continúan formándose en el Máster online en Seguridad que imparte Mondragon Unibertsitatea.

Los MOOC son cursos gratuitos en línea abiertos a la participación masiva y en los que la interacción, la creación y la reflexión son pilares clave para construir conocimiento y aplicarlo en contextos reales. Mondragon Unibertsitatea apuesta por esta nueva línea de formación en consonancia con sus valores sociales.

MOOC es una modalidad de educación abierta, con cursos gratuitos a través de plataformas educativas en internet, y su filosofía es la liberación del conocimiento para que llegue a un público amplio. Para que la enseñanza a distancia pueda ser considerada MOOC debe cumplir los siguientes requisitos: formato de curso y estructura orientada al aprendizaje –con pruebas o evaluaciones para acreditar el conocimiento adquirido-. También debe tener carácter masivo y las matriculaciones deben ser ilimitadas El alcance es global y generalmente el curso es a distancia, a través de Internet. No requiere asistencia y los materiales son accesibles de forma gratuita en Internet.

Plataforma EDX
Open EDX es una iniciativa en línea creada por los socios fundadores de Harvard y el MIT y compuesto por decenas de instituciones líderes mundiales. EDX ofrece cursos y MOOCs interactivos en línea de las mejores universidades e instituciones de todo el mundo.

Mondragon Unibertsitatea es la primera universidad que utiliza esta plataforma en euskera.


Mondragon Unibertsitateak emandako lehen MOOC urrutiko ikastaroak arrakasta itzela lortu du parte-hartzeari dagokionez. Izan ere, “Hacking Etikoari” buruzko ikastaroak 6.000 ikasle baino gehiago erakarri ditu, segurtasun informatikoaren inguruko doako prestakuntza irekia jasotzeko. Parte-hartzaileak Estatukoak (% 47), Latinoamerikakoak (%46) eta beste herrialde batzuetakoak (% 7) izan dira. Horiek lau astez jardun dute elkarri eragiten, hackerrek sistema informatikoei eta sare korporatiboei erasotzeko erabiltzen dituzten teknikak sakonki ezagutzeko eta, horrela, ezagutza horien bidez babes-neurriak hobetzeko.

“Hacker Etikoari” edo segurtasun informatikoari buruzko ikastaroa Informatikako eta Telekomunikazioetako unibertsitate-tituludunei zuzenduta zegoen batez ere, baina sareen inguruko oinarrizko ezagutza duen edonork parte hartu ahal izan du.

Lehen edizioa
Ikasleek ikasteko prozesuan elkarri laguntzea zen ikastaroaren helburuetako bat. Horregatik, ikastaroa 4 unitatetan banatu da eta izaera “konektibista” izan du, hau da, garrantzi handia eman dio parte-hartzaileen arteko elkarreraginari. Hori dela eta, sare sozialek funtsezko eginkizuna bete dute, batez ere Facebookek eta Twiterrek. Bestalde, ikasleek eta irakasleek parte hartzeko foro bat izan dute eskura Open edX plataforman.

Ikastaroaren bigarren zatian, parte-hartzaileek elkarren arteko lehian jardun dute, taldeetan banaturik, irakasleek proposatutako erronka bat gainditzeko. Hala, Unibertsitateak Interneteko zerbitzari publiko bat eman dio talde bakoitzari, eta talde bakoitzaren eginkizuna bere zerbitzaria gainerako taldeen erasoetatik babestea zen. Erronka horren bidez, gamifikazioa sartu da ikasteko prozesuan eta parte-hartzaileen arteko elkarlana sustatu.

Gainera, ikastaroaren zati horren argumentuaren haria “Star Wars” filmean oinarrituta zegoen. Horri esker, bestelako prestakuntza tradizionaletan baino giro informalagoa eta berritzaileagoa lortu da. Hala, ikastaroa osatu duten ikasleek “Padawan”, “Jedi” eta “Sith” intsigniak jaso dituzte, banakako eta taldekako lorpenen arabera.

MOOC ETA Mondragon Unibertsitatea
Mondragon UnibertsitateaK emandako lehen MOOC honetan Goi Eskola Politeknikoko Telematika eta Segurtasun alorreko 4 irakaslek hartu dute parte, baita Sistemak eta Administrazio alorretako pertsonalak ere. Unibertsitateak Conecta 13 enpresaren lankidetza izan du ikastaroa diseinatzeko.

Parte-hartzearen arrakasta eta parte-hartzaileen gogobetetasuna ikusita, “Hacking Etikoari” buruzko lehen ikastaro honetako ikasle batzuek prestakuntza jasotzen jarraituko dute, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen Segurtasunari buruzko online masterrean.

MOOC ikastaroak parte-hartze jendetsuari irekitako doako online ikastaroak dira. Horietan, elkarreragina, sormena eta gogoeta funtsezko zutabeak dira ezagutza sortu eta testuinguru errealetan erabiltzeko. Mondragon Unibertsitateak bere balioekin bat datorren prestakuntza-lerro berri horren aldeko apustua egin du.

MOOC hezkuntza irekiko modalitatea da, eta hezkuntza-plataformen bidez doako ikastaroak eskaintzen ditu Interneten. Horren filosofiak ezagutza askatzea du xede, publiko handiago batengana heltzeko. Urrutiko irakaskuntzak honako baldintza hauek bete behar ditu MOOC izateko: ikaskuntzara bideraturiko ikastaroa eta egitura izatea; eskuraturiko ezagutza egiaztatzeko probak edo ebaluazioak izatea; jendetsua izatea eta nahi duen oro matrikulatu ahal izatea. Irismen globala du eta orokorrean Internet bidezko urrutiko ikastaroa izan ohi da. Ez da beharrezkoa bertaratzea, eta materialak doan eskura daitezke Interneten.

EDX plataforma
Open EDX online ekimena da; bazkide sortzaileak Harvardekoak eta MITekoak dira, eta munduan liderrak diren dozenaka erakundek osatzen dute. EDXek munduko unibertsitate eta erakunde onenen ikastaro eta MOOC interaktiboak eskaintzen ditu online.

Mondragon Unibertsitatea plataforma hori euskaraz eskaini duen lehen unibertsitatea da.

EuskadiTecnologia
EuskadiTecnologia

Portal sobre Nuevas Tecnologias en Euskadi y Navarra coordinado por Enrique Rodal enriquerodal@euskaditecnologia.com

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *