Ikusi 2014ko Fun & Serious Game Festival jaialdiaren kartel ofiziala

Jorge Stoilov Villoslada da 2014, urteko Fun & Serious Game Festival 2014 jaialdiaren “Gentlepad” kartel ofizialaren egilea. Lanbidez, telekomunikazioetako ingeniaria, eta, afizioz, diseinatzaile grafikoa, bideo-jokoen jaialdiak laugarren edizioaren irudia aukeratzeko antolatu duen lehiaketaren irabazlea izan da. “Honen moduko diseinu bat sortzeko, hainbat zirriborro egiten ditugu aurretik, eta jaialdiaren izaerarekin hoberen bat etor daitekeena ikusten joaten...